XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARRIAK. GUDALDIA GOMUTATZEN BATZARRA

Berrogei urtetako ixiltasunari abotsa etorri jakonean, eta illunaldia eguzkiaren izpiz zulotua izan danean, pitean-mitean doguz aulako ta alako batzarraldiak leenak gogoratzeko, gorantzi zarrak barriztatzeko, lagunarteko bazkari ta abar egiñaz.

REBELION DE LA SAL gudasaillekoak izan giñanok be, geure meza, batzarraldi anaikorra, besarkada bero ta agur txeratsuzko ordu gozoak izan genduzan, gure kapellau gotzon uts Aita Patxi zanaren eleizan, Deustu'ko Pasiotarretan.

NON GUDARI

Aitatu daroadan gudasailleko, batalloikoak, Ubide'n Otxandio'n Gorbei-inguruan, Zaldibar, Ermua, Etxano, Lemoaitzean eta Zamudio-ingurumarietako lubakietan izan giñan.

Baiña batalloi aren garaipen eta artu ebazan ipurdikoak baiño beste zerbat esatera nator.

Rebelión de la Sal izenaren jatorria, zergaitia.

IRAULKETA-SUNDEA

XVII mende edo gizaldian, 1631-1634 arteko urteetan, iraulketa-sundea ta usaiña nabaritzen eta zabaltzen joian Europa'n.

España'n bertan be ba zan tutuan piper-miña ta egon-eziña.

Aldi artan España'ko IV Felipe errege ta Bizkai'ko jaun zanak, urre-antzuturik eukazan kutxai bete barri bat emon eta lege zarren aurkako agindua iragarri eban: Gatz-baikuntza, gatzaren enbargua ta zergak jartzea.

GATZ-LEGEAREN AURKA

Asarraldi gogorra ta latza sortu zan Felipe'k egindako lege barriaren aurka joteko, eta jo be bai.

Baiña Felipe'k berak garratzago jo ebazan lege zarraren aldez eta gatza baitzearen aurka jagi ziran sei aurrelarienak.

Eskegi egin ebazan iru, leku agirian; beste irurak garrotez urkatu.

URKATUEN IZENAK

Emen dogu ba, Rebelión de la Sal zanaren kondairatxua eta urkatuak izan ziranen izenak: Morga Sarabia, Martin Otxoa Oxarabide, Juan de la Puente Urtusaustegi, Bizkargana anaiak eta Juan Otxoa Larrabaster.

LANDAJUELA'tar Andoni'k.